XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dakit Dima-tik nora eraman giñuzten, bañan, uste dedanez, andik atera eta ibillialdi izugarriak egin giñun, kontrarioak atzera eta gu aurrera.

Gogoratzen naiz, egun batez iya arratsalde guztian korrika ibili giñala joan da joan, eta tiro askorik egin gabe gañera: bañan tarteka gogor xamar egiten ziguten.

Arboldegi aundi batera iritxi giñan eta emen ortzak erakutsi zizkiguten.

Berak arbolen atzetik guri tiroka, eta gu ere beste arbola batzuen atzetik.

Gu beti, pixkabanaka, arbola baten paretik bestera aurrera joaten giñan, bañan berak etziran atzera joaten.

Orduan gure agintariak esan ziguten, ba-da ez bada ere bayonetak jartzeko fusillari, alakorik gertatzen bazan bayonetaz ari bearko zala ta.

Esan bezela, jarri giñun bayonetak fusillaren puntan, eta, gu ala ikusirik iges egin zuten.

Ala gabiltzala, gure soldadu batzuk eritu zituzten.

Bati beintzat eskuko beatz bat moztu zioten tiroz, eta nere artean esan nuan: - Orrek beintzat zauri ona izan dik.